XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi esparrutan jokatzea gauza bat da, eta nahikoa zaila gainera.

Are korapilatsuagoa bilakatzen da, ordea, egoera hau esparru bakoitzaren ezaugarriak eta barne egituraketa zeharo direnean ezberdinak.

Espainiar tradizio literario idatzia ez da gaurkoa eta letren historiari jarauntsi miresgarria utzi dio mendeetan zehar.

Gainerantzeko europear literatur esparruen antzera (ingelesa, frantsesa, alemandarra) egituraketa sendo bat dauka zeinetan literaturtasun mailak eta kategoriak ongi eta argiki bereizten diren literatura komertziala eta goi literatura (edo literatura aratza), literatura kultoa eta herrikoia, literatura beltza, larrosa eta txuria, etb.

Azkenik, espresabide gisara erabiltzen duen gaztelania soziolinguistikoki ondo baino hobeto erroturik dakusagu.

Esan gabe doa euskal literatur tradizioaren garapen eta eboluzioaren baldintza soziologikoak bestelakoak direla.

Aipatu berri ditugun erizpideak banan banan hartuz gero, erraz ondoriozta daiteke normalizazio prozesu iraunkor batean sartuta egonagatik esparruaren egituraketa heina azalekoagoa dela.

Tradizio idatziaren aintzinatasunari bagagozkio, euskal hizkuntzaren primiziak 1545ekoak dira, baina kontuz, datu honek ez dakar sistema literario baten lekukotasun historikoa.

Literatur sistema ez da esparru soziologikorik gabe esistitzen (idazle multzo bat lehia literarioan murgilduta, iruzkin egileak kazetari zein unibertsitariak idazleen emaitzei balio sinboliko jakin bat ematen saiatuko direnak, merkatu bat, instituzionalizazio minimo bat Sariak, elkarteak, Akademia bat).

Laburtuz eta zorroztuz: ez dute obrek egiten Literatura, alderantziz gertatzen da.

Gerra-osteko hamarkadetan ugaldu ziren Euskal Literaturaren historiek asko lagundu dute itxuraz deskribatu baizik egiten ez zuten objetua (Euskal Literatura)